



+ Problemak ebazteko lantegia hodeian

+ Problemak ebazteko lantegia hodeian

Metodo honek lanaren mailaz mailako antolaketaren alde egiten du, gaitasunak talde handian, binaka eta bakarka landuz.
Jarraibide didaktikoetan azaltzen da nola kudeatu ikasgelako denbora eta lana, batetik, eta irakaslearen eta ikasleen rolak, bestetik. Baita zuzenketak eta etxeko lanak zergatik eta nola egin ere.
Lehen Hezkuntzan, edukiak berak bezain garrantzitsua da ikasleek eduki horiek ezagutzeko, eskuratzeko eta aplikatzeko darabilten modua.
Eskatu demo batLuis Pereda (Barakaldo, 1946) matematikan lizentziaduna da. Matematikaren didaktikaren irakaskuntzari eta ikerketari eskaini dio bere ibilbide profesional osoa, Bilboko Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan. 1987az geroztik, berak zuzendu ditu Erein argitaletxearen Lehen Hezkuntzako matematikaren ikaskuntzarako proiektu guztiak. Gaur egungo hezkuntzaren kalitate bikaina are gehiago hobetzeko irrikak bizi du.
Haurraren hezkuntzaren azken erantzukizuna gurasoei dagokie; hala, beren haurrak eskolan jasoko duen hezkuntza- eta formazio-plana ezagutzeko eta hartan parte hartzeko obligazioa eta eskubidea dute gurasoek.
“Eskolaren” eta “familiaren” arteko elkarlana nahitaezkoa da ikasleen hezkuntza indartzeko.
Plataforma honek beren semeak/alabak eskolan matematika-gaietan izango duen lanerako planaren Berri ematen die eta etxean eskolako lana indartuz nola lagundu diezaioketen iradokitzen die.
Jarri harremanetan gurekin
"Matematikak bizitzako egunerokotasuneko arazoak konpontzeko balio behar du, eta horixe bultzatzen du erabiltzen dugun metodologiak"
Pedro Argaunza
LHko zuzendaria Lauro ikastola - Loiu (Bizkaia)
"Luis Peredaren matematikako metodoa baliabide bikaina da, arrazoinamenduan oinarritua: hain zuzen ere, arrazoinamendua du helmuga nahiz bidea. Haren bidez, ikaskuntza sendoak eta arlo batetik bestera transferi daitezkeenak eraikitzen ditugu, alde batera utzirik matematika mekanikoa, epe laburrera begirakoa eta baliagarritasun urriagokoa baita"
Quico Balduque Cambra
Colegio Rural Agrupado (CRA) "Río Aragón" - Santa Cilia (Huesca)
"Lauro Ikastolak jadanik hiru hamarkada darama Lehen Hezkuntzan Matematika arloan Erein argitaletxea erabiltzen, erabat interesgarriak ikusten ditugulako Luis Peredaren estrategiak eta metodología"
Pedro Argaunza
LHko zuzendaria Lauro ikastola - Loiu (Bizkaia)
"Matematikak dituen esparru guztiak (zenbakikuntza, magnitudeak, geomatria, buruketak, buruzko kalkuloa) modu orekatuan eta sistematikoan garatzen dira eta jarduerak beti pentsarazten diote ikasleari arrazonamendua erabiliz."
Pedro Argaunza
LHko zuzendaria Lauro ikastola - Loiu (Bizkaia)
Erein argitaletxearen matematika-liburuei buruz informazio gehiago nahi baduzu, edo demo bat eskatu nahi baduzu, deitu edo idatzi inolako konpromisorik gabe.